Tendencias Creativas 2016

 Urtarrilaren 28 eta 31ren artean, Bilbao Exhibition Centre erakustazokako bigarren pabiloiak Tendencias Creativas azokako hamargarren edizioa hartuko du, eskulanekin zerikusia duten hainbat proposamen eskaintzen dituena. Bere helburu nagusia etxerako eskulanekin aurkitu, ikasi eta gozatu nahi duen publikoa erakartzea da eta, horretarako, lortutako jakintzak praktikan jartzeko tailerrak eskainiko ditu.

BECko barrutian, eskulanekin zerikusia duten zenbait sektore ordezkatuta egongo dira, esaterako, ehungintza lanak, eskulanak, apainketa lanak eta imitaziozko bitxien diseinua, besteak beste.

Tendencias Creativas azokaren hamargarren edizioak, Barakaldoko alkatea den Amaia del Campok inauguratuko duena, probintzia eta herrialde desberdinetatik etorritako 118 erakusketari izango ditu, Frantzia, Italia, Alemania, Erresuma Batua eta Hungariatik etorritakoak, etxerako apaingarriak diren eskulanekin erlazionatuta  dauden hainbat erakusketa eta tailerrak aurkeztuko dituztenak.

Azokak eskaintzen dituen ekintzen artean, hurrengoak aurkitzen dira: 10 años de Gloriapatchwork, Arte y sentimiento: colección de abanicos hechos a mano, El mundo en XL: Trapillo, Euskadi en punto de cruz, 25 aniversario de la Asociación de Mujeres Atalaya de Castro con Scrap y patch,  Concurso internacional de vestidos de papel de Güeñes, Muñecas de paseo por París, eta abar.

Nabarmentzekoa da baita ere Máquinas de coser antiguas: joyas insólitas 1850-2016 izeneko erakusketa, non Luis de Pedrok, XIX eta XX. mendeko hainbat josteko makinak erakutsiko baititu.

Horrez gain, hainbat izango dira azokan zehar aurkeztuko diren tailerrak: Clases de Patchwork japonés, Decoración de minitartas, Casitas, Capucha de lana larga con orejas, Ratones de lavanda, Tabla decoupage, Pulsera 3 vueltas de Swarovsky y cuero, Tiñe tus telas a mano, Marco de pasta de relieve, Llavero cuelga bolso con pompón de pelo y ágata de colores, Los complementos de lana de las mil y una noches, Muñecas Waldorf, Tapiz con telar, Bordado con aguja mágica, Casitas, Kits de madera forrados con papel eta beste hainbat.

Aipatutako ekintzez bestalde, Tendencias Creativas azokak zenbait umeentzako tailerrak eskainiko ditu, txikiak eskulan apaingarrien munduan murgildu daitezen. Honen adibide dira Decoracion de Galletas eta Taller de pegatinas y estampación izeneko tailerrak, Minions eta Snoopy bezalako panpinak egiteko jarduerez gain.

Azkenik, nabarmentzekoa da urtarrilaren 31n, igandean, 2º Encuentro de Encajeras izeneko ekitaldia antolatuko dela Tendencias Creativas azokaren barruan, gai horretan sakontzeko ezinbesteko aukera, non ehoziri lanean adituak diren 900 pertsona inguru parte hartuko baitute. Joan den urtearekin konparatuz, aurten bisitari kopurua bikoiztuko dela espero da. Izan ere, ekitaldi honek Bizkaia, Araba, Huesca, Leon, Palencia, Kantabria, Burgos, Zaragoza, Nafarroa, Valladolid eta beste hainbat probintzietatik etorritako pertsonak hartuko ditu.

Azoka eremura sartzeko, eguneko sarrerak eskuragai egongo dira, 8 euroren truke. Lau eguneko sarrera 15 euroko prezioa du. Gainera, hurrengo estekan sartuz gero, euro eta erdiko deskontu flyerra deskargatzeko aukera izango duzu, beste eskaintzekin pilatzen ez dena.

Azokaren ordutegia 10etatik 8tara arte izango da ostegun, ostiral eta larunbatean, eta 10etatik 7tara arte igandean.

Informazio gehiago hemen  

-ek idatzirik|2021-04-08T13:43:21+02:0027 de urtarrila de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top