Tendencias Creativas 2017

Urtarrilaren 26 eta 29 bitartean, Bilbaon Exhibition Centren Tendencias Creativas azokaren 11. edizioa egingo da. Aukera paregabea izango da eskulanekin loturiko material, trikimailu eta aholku andana ezagutzeko.

Aurten, ehun enpresa erakusketari inguru bilduko dira azokan, Espainiako hainbat probintzi eta herritatik etorriak, hala nola Frantzia, Italia, Hungaria eta Alemaniatik.

Hala, azokak iraun bitartean, eskulanen eta dekorazio-arteen esparruko profesional, denda, sortzaile, banatzaile eta zale asko eta asko hainbat sektoreren inguruan bilduko dira: ehungintza, eskulan-arteak, dekorazioa, gozogintza, bisuteria-diseinua…

Azokaren helburua da eskulan-mota desberdinak ezagutzeko, ikasteko eta horiez gozatzeko gogotsu dagoen publikoa erakartzea, eta, horretarako, Tendencias Creativas 2017k, erakusketarien eskutik, nabarmen zabalduko du bere tailerren eskaintza, aurreko edizioei dagokienez. Horrela, erakusketariek zein hainbat erakundek sormenezko tailer, ikastaro eta jarduera ugari eskainiko dituzte. Besteak beste, larruarekin lan egiten ikasteko tailerrak, sormenezko opilgintza, chalk pintura-tailerrak, scrapbooking, fofucha panpinen sorkuntza, makramea, granito-efektuko dekorazioa,  decoupage, chalky, sormenezko bisuteria, patchwork japoniarra, etab.

Tendencias Creativas 2017n, haurrentzako hainbat tailer ere izango dira, txikienek eskulanen munduaz goza dezaten. Adibidez, gailetekin eta tartekin dekoratzeko tailerrak, argazki-euskarriak egitekoak, eskulanak ischertip delakoarekin eta puxiken apainketa. Horrez gain, beste jarduera batzuetan, haurrek Pikachu edo Minions panpinak sortu ahal izango dituzte jumping clay erabiliz.

Bestetik, hainbat erakusketa ere izango dira azokan. Besteak beste: Cesar Güilesen Bilduma, jantzigintzako antzinako eta vintage lanabesena, 1870. urtetik aurrerakoena; Gurutze-puntuzko ereduen erreprodukzioak, XVIII. mendetik aurrerakoak; Patchwork teknikaz egindako ohegainekoen erakusketak; Ehungintzako lanak; Paperezko Soinekoen Gueñeseko Nazioarteko Lehiaketako soineko irabazleen erakusketa eta “Merkaturatu gabeko antzinako josteko makinak: aparteko mekanismoak” erakusketa, Luis Pedro de Gernikaren bilduma, inoiz erakutsi gabea.

Nabarmendu beharra dago urtarrilaren 29an, igandean, azokaren azken egunean, 10:30etik 14:00etara, Ehoziri-lan Egileen 3. Topaketa izango dela. 800 bat ehoziri-egile adituk beren lana egiteko orduan daukaten trebetasuna erakutsiko dute. Aukera ezin hobea bertaratuek joskintzaren eta eskulanen esparruko teknika eta produktu originalak ezagutzeko.

Azkenik, aipatu beharra dago azokara bertaratzen diren pertsonek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango dutela. Besteak beste, honako sari hauek banatuko dira: bi lagunentzako asteburuko bi egonaldi Occidental Bilbao hotelean, logela eta gosaria barne, edo bi lagunentzako bi afari BeMa by Martín Berasategui jatetxean, Gran Horel Durango-n.

Azokara sartzeko, egun bateko sarrerak daude eskuragarri, 8 euroan. Lau egunetarako sarrerak, berriz, 14 euroko kostua du.

Azoka 10:00etik 20:00etara egongo da irekita ostegunean, ostiralean eta zapatuan; igandean, berriz, 19:00etan itxiko ditu ateak.

kit Bilbao 600x200px

-ek idatzirik|2017-01-24T11:58:42+01:0024 de urtarrila de 2017|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top