Tendencias Creativas Bilbao, eskulanen festa handiak, bere 12. Edizioa itxiko du 18.000tik gora bisitarirekin

Tendencias Creativas Bilbao-ren 12. edizioak, eskulanen azoka, zeina otsailaren 1 eta 4 bitartean izan zen Bilbao Exhibition Centren, 18.734 bisitari jaso ditu, eta eskulanen eta dekorazio-artearen eremuko profesionalen, denden, sortzaileen, banatzaileen eta zaletuen topagune bilakatu da.

Enpresak hurrengo lekuetatik etorri dira gehienbat: Euskadi, Katalunia, Madril, Valentzia, Asturias, Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Andaluzia eta Kanariak. Nazioarteko 20 erakusketari ingururen partaidetza ere nabarmendu beharra dago: Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Italia eta Hungariakoak. Horiek guztiek ehungintza, eskulan, dekorazio, gozogintza eta bitxien diseinu lanen inguruko sektoreak bildu dituzte.

Azokan 115 enpresa erakusketarik hartu dute parte, eta eskulanak ezagutu, ikasi eta gozatu nahi zuten bisitariak bildu ditu. Bertan, material ugari erosteaz gain, modu aktibo eta jarraituan hartu dute parte erakusketaren eskaintza zabalean, non 300 ikastaro, demostrazio, maisu-klase eta tailer eskaini ziren.

Horietan, era askotako jarduerak egiteko aukera izan dute, besteak beste, brodatzen hasteko eta makrame ikastaroak, dekorazioa chalk pinturarekin eta decopatch, Laura Cepeda Youtuberrarekin ehungintza-tailerrak, gaileta eta tarta apainketa, irudien transferentzia, scrapbooking, sormen handiko bitxigintza, azazkalen apainketa manikura solidarioak barne, eta patchwork eta ziri-parpaila hastapenak. Horrez gain, txikienek ere parte hartu dute Tendencias Creativas-eko tailer anitzetan, besteak beste, borlaz eta koloretako buztinaz egindako panpinak egiten, gaileta apainketa tailerrean, “fofutxak” sortzen edo plastiko “magikoarekin” eskulanak egiten.

Bestetik, Tendencias Creativas 2018ko “Erakusketa Gunea”-k oso estilo eta teknika desberdinetako hainbat erakusketa izan ditu, besteak beste, nazioko zein nazioarteko sari ugari irabazi dituen Montse Forcadell patchwork egile ospetsuarena; azken urteotan Ainaga-Nafarroako ikasleek egindako quilt eta oheko estalkien erakusketa, eta Güeñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketako azken irabazleen erakusketa ere. Guneak “Fantasía Creativa“ (Fantasia kreatiboa); “Efecto espejo moda y decoración” (Ispilu efektua moda eta dekorazioa); “Hardanger y cuadros de punto de cruz” (Hardanger eta gurutze-puntuko koadroak); “Muñecas y vestidos” (Panpinak eta soinekoak); “Barcos y maquetas” (Itsas-ontziak eta maketak); “Scrapbooking Honeycomb” eta “Knitting Vespa clásica ganchillo” (Knitting Vespa kakorratzeko lan klasikoa), puntu eta kakorratz-lanen erakusketa originalak ere hartu zituen.
Otsailaren 4an, igandea, azokaren azken eguna, 10:00 eta 14:00 bitartean izan zen Bilboko Ziri-parpailagintza Topaketaren laugarren edizioa, eta han bildu ziren parpailagintzaren artea zuzenean erakutsi zuten 800 aditu. Parpailagileak, penintsulako hainbat lekutik etorriak, lekua bete zuten eta oso leku erakargarria bilakatu zuten, zeinak josturako teknika originalak eta produktuak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

Inaugurazio ofiziala José Ángel Corresek burutu zuen, Bilboko Merkataritza Ganberaren Presidentea.

MAGIC THE GATHERING

Bestetik, otsailaren 2 eta 4 bitartean, Bilbao Exhibition Centre-en izan zen Magic The Gathering-en “Pro Tour Rivals of Ixalan” txapelketa, AEBtik kartak trukatzeko joko horren nazioarteko zirkuituko AEBtik kanpoko egoitza bakarra.

Ekitaldian 46 herrialdetatik etorritako 480 jokalariren partaidetza izan zuen, non mundu osoko Magic karta-jokalaririk onenak zeuden. Guztira 250.000 dolar batzen zituzten sariak banatu ziren. Antolaketak 80 pertsonatik gora langile izan zituen lanean eta “pro tour” honen jokalariak ikustera 600 lagun hurbildu ziren.

-ek idatzirik|2021-01-05T09:52:34+01:007 de otsaila de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top