Ohar garrantzitsua

Hasiera|Ohar garrantzitsua
Ohar garrantzitsua2021-02-19T14:17:37+01:00

Abisua erakusketariei

BILBAO EXHIBITION CENTRE edota TENDENCIAS CREATIVAS izenak erabiltzen dituzten enpresei buruz

Jakinarazten dizuegu BILBAO EXHIBITION CENTREk jakin izan duela enpresa bat (Integra Eco Kft.- Budapest) gure erakusketariekin harremanetan jartzen ari dela Azoken Nazioarteko Direktorio batean publizitate-txertaketak merkaturatzeko.

Enpresa horrek TENDENCIAS CREATIVASen erakusketariei bidalitako inprimakietan azoka horren izena sartu izanak –horrek nahasketa eragiten du-, ez du inolaz ere esan nahi BECek Integra Eco Kft. enpresarekin, horren www.inter-fairs.com atariarekin edo hark eskaintzen duen zerbitzuarekin zerikusirik duenik.

Inprimakiaren amaieran, letra txikian, kontratatzen ari zaren enpresa eta zerbitzuaren kostua irakur daiteke.

BEC, beste azoka-antolatzaile batzuk bezala, ahal duen guztia egiten ari da bezeroei eragin diezaiekeen arazo hori konpontzeko, zerbitzu hori BECekin edota TENDENCIAS CREATIVASekin lotzen baitute.

Hala ere, nahi ez diren egoerak saihesteko, harpidetza-inprimakia jasotzen duten erakusketari guztiei arren eskatzen diegu eduki guztia sinatu aurretik arretaz irakurtzeko, eskaintzen zaien zerbitzua kontratatu nahi dutela ziur egoteko.

Go to Top