2024 urtea
Eskulanen milaka zaleren elkargunea bilakatu da Tendencias Creativas azoka
Tendencias Creativas eskulanen areto handiak 15.278 pertsona bildu zituen otsailaren 1etik otsailaren 4ra, ostegunetik igandera, Bilbao Exhibition Centren. Hala, espezialitate horretako azoken erreferente nazionala izan da aurten ere. Amaia del Campo Barakaldoko alkatea izan zen inaugurazio ofizialean.
Publiko guztiei zuzenduta dago azoka, eta aukera paregabea izan da artikuluen eskaintza zabala erosi ahal izateko eta ehunekin, eskulanekin, dekorazioarekin, gozogintzarekin eta bitxien diseinuarekin lotutako askotariko proposamenetan parte hartzeko. Tendencias Creativas azokara joatea bisita klasikoa da bizkaitarrentzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta alboko erkidegoetako pertsonentzat. Bisitari gehienak Bizkaia, Kantabria, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Burgos, Errioxa, Asturias, Valladolid, Palentzia edo A Coruñakoak izan dira.
Erakusketa eremuan 100 enpresa erakusketarik baino gehiagok parte hartu dute, eta bisitariei aukera eman diete scrapbookaren, imitaziozko bitxigintzaren, landareen, papergintzaren, gurutze-puntuaren, patchworkaren eta ehoziri-lanen unibertsoan murgiltzeko. Hala, sektorean lider diren enpresek (Art en Fil, Artmon, Centímetros, Pulgadas, Dayka Trade, Detalles Orballo, Don Trapillo & Don Ovillo, Lovemonart eta beste asko), azken sorkuntzak eta materialak erakusteaz gain, haien diseinu bikainen atzean dauden teknikak ere partekatu dituzte.
Bestetik, bertaratu direnek prestakuntza-eskaintza zabalaz eta askotarikoaz gozatzeko aukera izan dute. Izan ere, 300 tailer, erakustaldi eta jarduera baino gehiago izan dituzte eskura. Horien artean, honako jarduerak nabarmendu dira: sormenezko gozogintza, dekorazioa egurrarekin, zetazko zintarekin bordatzea, turbanteen gaineko tutoriala, akuarela, letteringeko hastapenak, kandela-euskarria, eta beste asko. Gainera, etxeko txikienek ere gozatu dute eskulanen aretoaz, eta hainbat tailerretan parte hartu ahal izan dute: figurak jumping clayrekin, izenaren iniziala margotzea, papel zulatuaren gainean beira-aleekin bordatzea edota galleten dekorazioa, beste batzuen artean.
Tailerrez gain, erakusketa eremuan askotariko erakustaldiak izan dira, eta horiek interes handia piztu dute ekitaldira bertaratu direnen artean. Adibidez: Luis de Pedroren Las máquinas de coser de Balenciaga; Jejoma Merceríaren Obras textiles de la Escuela de Patchwork; Soineko elkartearen eskutik, Gueñeseko paperezko soinekoen nazioarteko lehiaketaren irabazleak; Ncz. Tenangosen Tenango (Mexikoko brodatuak); Art Monen Cuadros de pintura en acuarela; Gomyrugen Tufting; edo Estibaliz Berrioren Quilts-El Club de Patch.
2023 urtea
Milaka pertsonak gozatu dute eskulanez Tendencias Creativas azokan
Esperotako hitzordua zen, eta aurreikuspenak bete egin dira: 16.980 bisitari izan ditu Tendencias Creativas azokak; hortaz, edizio arrakastatsua izan da. Bi urte azoka aurrez aurre egin ezinik igaro ostean, publikoa gogoz itzuli da. Hala, jende asko ibili da 2. pabiloiko korridoreetan, patchwork, mix media, scrapbooking, ehoziri-lan edota pintura dekoratiboaren arloko azken berriak ezagutzeko, beste diziplina askoren artean. Ia 90 erakusketarik haien sorkuntzak erakutsi dituzte eta lau egun hauetan zehar Bilbao Exhibition Centrera gerturatu diren bisitarien sormena pizteko materialak eskaini dituzte. “Oso egun onak izan dira; jendeak gogoa zuen honen gisako aurrez aurreko edizio baterako”, adierazi dute erakusketari askok.
Horrez gain, bisitariek aukera izan dute teknika berriak ikasteko edo lehendik ezagutzen zituztenak hobetzeko. Izan ere, 450 tailer eta ikastaro baino gehiago eskaini dituzte ekitaldiak iraun duen lau egunetan zehar, bai prestakuntzarako gordetako eremuan, bai erakusketarien standetan. Gainera, erakusketa eremuak honakoak jaso ditu, beste batzuen artean: Gueñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketaren irabazleak; Luis de Pedroren antzinako josteko makinen bilduma; Eva Berraderen “Aniztasuna” erakusketa; dekorazioaren eta Dayka scrapbookingaren inguruko erakusketa, “Urteetan zehar” izenekoa; Maite Hamonen brodatu japoniarra; Portugaleteko Log Cabin elkartearen sorkuntzak; edota Macranova Macrameren makrame modernoaren artea.
Amaia Campo Barakaldoko alkateak inauguratu zuen Tendencias Creativas azoka ostegunean. Pertsona, zaletasun eta adin guztietarako proposamenak ditu. Izan ere, helduek, esaterako, patchworkaren, akuarelen edo bitxigintzaren gaineko teknikak ikasi dituzte. Txikienek, berriz, tartak apaintzeko edo fomi material moldagarriarekin landareak sortzeko aukera izan dute, beste tailer batzuen artean. Izatez, Bilbao Exhibition Centreko Tendencias Creativas azokara joatea bisita klasikoa da bizkaitarrentzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta alboko erkidegoetako pertsonentzat. Bisitari gehienak Bizkaia, Kantabria, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Burgos, Asturias, Errioxa edo Palentziakoak izan dira.
2020 urtea
Tendencias Creativas azoka, 18.000 bisitari ingururekin eta 600 parpailagilerekin aldi berean ehuntzen
18.000 pertsona inguru ibili dira urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra BECeko Eskulanen azokaren korridoreetan barrena. Bertan, ehun erakusketaritik gora egon dira beraien sorkuntzak erakusten eta publikoari sormena askatzeko materialak eskaintzen. Tendencias Creativas publiko guztietara irekita dagoen azoka bat da: helduek patchwork teknika ezberdinak, akuarelak erabiltzen, bitxiak egiten edo bonsaiak zaintzen ikasi dute. Gazteenak sublimazioaren mundura hurbildu ahal izan dira, zeina inprimatutako irudiak arropetara eramateko teknika bat den. Eta txikienek, besteak beste, pastelak apaintzeko edo landare haragijaleak fomi material moldagarriarekin egiteko aukera izan dute.
Tailerrak
Aldi berean, bisitariek teknika berriak ikasi eta lehengoak hobetu ahal izan dituzte, azokaren lau egunetan zehar egin diren 450 tailer eta ikastaro baino gehiagori esker, bai prestakuntzarentzat gordetako eremuan, bai erakusketarien standetan. Tendencias Creativas azokak arduratsu gisa identifikatzen du bere burua, jasangarritasunerako eta materialen berrerabilpenerako erakusleihoa. Ildo honetan, lan batzuen lehengaia landare-zuntzak edo zuntz naturalak izan dira, hala nola, kalamua, osin edo zeta, ehotzeko eta brodatzeko. Zenbait postutan tagua ere erabili dute, landare-boli gisa ezagutzen dena, irudiak zizelkatzeko edo bitxiak sortzeko.
Erakusketak
Horrekin batera, erakusketa-gunean, besteak beste, Gueñesko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketako parte-hartzaile batzuk egon dira; patchwork teknika ezberdinekin egindako ohazal hautaketa batekin: patroi geometrikoa, paper piecing, stargello…, edo Ekialdean inspiratutako quilt-ak, Merueloko (Kantabria) Emakumeen Elkarteko ikasleek eginak.
6. Ehoziri Topaketa
Igande goizetan, Tendencias Creativas azokak espazio bat gordetzen du ehoziri-lanak egiteko. Bere seigarren edizioan, 600 pertsonek hartu dute parte hitzorduan, penintsulako puntu ezberdinetatik etorriak: Balmaseda, Bartzelona, Alacant, Valentzia, Kantabria, Zaragoza, Medina de Pomar… Edizio honetako parpailagile gonbidatua Aída Pau izan da, Baix Penedèsetik etorri dena.
2019 urtea
Tendencias Creativas, eskulanetan 18.500 aditu baino gehiagoren topagunea
Tendencias Creativas Bilbao eskulanen azokaren 13. edizioak 18.463 pertsona bildu zituen urtarrilaren 31tik, osteguna, otsailaren 3ra arte, igandea, Bilbao Exhibition Centre-ko 2. pabiloian. Berriro ere, eskulanen azoken erreferente gisa duen indarra berretsi zuen. Publiko guztietara zuzenduta dagoen azoka honek artikulu-eskaintza zabala erosteko eta ehungintza lanekin, eskulanen arteekin, dekorazioarekin, gozogintzarekin eta imitaziozko bitxien diseinuarekin lotutako hainbat proposamenetan parte hartzeko aukera eskaini zuen. Azokaren edizio honetan parte hartu zuten ehun bat enpresa erakusketari ingururen eskutik, eskulanen eremuko profesionalak, dendak, sortzaileak, banatzaileak eta zaletuak bildu ziren proposamen horien inguruan.
Tailerrak
Bertaratutakoek 400 ikastaro, erakustaldi, klase magistral eta lantegitik gora izan dituen prestakuntza-eskaintza anitzaz gozatzeko aukera izan zuten. Jarduera nabarmenetako batzuk hauek izan ziren: xaboia edo kosmetika naturala sortzea, furoshiki (opariak biltzeko Japoniako artea), margo apaingarria, koadernaketa, kakorratzaren hastapena, brodatua, kapazu apainketa, oihalezko kuxinak, patchwork, decopatch eta chalk paint pinturarekin dekorazioa, harribitxizko paparrekoak, makramea eta sormenezko gozogintzari buruzko tailerrak. Horrez gain, txikienek ere Tendencias Creativas azokaz gozatu zuten eta tailer anitzetan parte hartu zuten, besteak beste, gaileta apainketaren, oihalezko kuxinen, bainu-gatzen, koloretako buztinarekin egindako animalien, lumez egindako eskulanen eta pertsonalizatutako itsulapikoen tailerretan.
Erakusketak
Bestalde, aldi berean, “Erakusketa Guneak” azokara gerturatu zirenen interesa piztu zuten hainbat erakustaldiak hartu zituen. Hauen artean hurrengo hauek aipa daiteke: “Los jardines de Kyoto” erakusketa, Japoniako kulturan oinarritutako osagai apaingarriak izan zituena eta, bere arteetan zehar, Japoniatik ibilaldi bat eskaini duena: Bonsaiak, Ikebanak eta Kakimoak, Sumi-e pintura, Sho do kaligrafia; Mercedes Henry artistaren dimentsio anitzeko margolanak; Luis de Pedroren (Gernikakoa) bildumako antzinako josteko makina “txiki eta bakarren” erakusketa; Gueñeseko paperezko soinekoen lehiaketaren azken soineko irabazleen hautaketa; “bebés reborn” delakoen haur hipererrealisten erakusketa; margolari ospetsuen lanak islatzen dituzten eskuz margotutako soinekoak eta beste jantzi original batzuk; argazkigintza, patchwork-a, testuak, koloreak eta marrazkiak erabiliz eta konbinatuz sorturiko dekorazio proiektu originalak; eta Jejoma-k eta Diancor-ek aurkeztutako patchwork-eko quilt-en erakusketa.
5. Ehoziri Topaketa
Azokako azken egunean, otsailaren 3an, 10:00etatik 14:00etara V. Ehoziri Topaketa egin zen, penintsulako zenbait tokitatik etorritako parpailagile adituak diren 650 emakume bildu zituena. Beste urte batez, gune honek bisitari ugari jaso zituen, hainbat josketa teknika zuzenean ezagutzeko eta ziri-parpailako lan harrigarrien erakusketa txikia ikusteko aukera izan zutenak.
2018 urtea
Eskulanen festa handiak bere 12. edizioa itxi du 18.000tik gora bisitariekin
Tendencias Creativas Bilbao-ren 12. edizioak, eskulanen azoka, zeina otsailaren 1 eta 4 bitartean izan zen Bilbao Exhibition Centre-n, 18.734 bisitari jaso zituen, eta eskulanen eta dekorazio-artearen eremuko profesionalen, denden, sortzaileen, banatzaileen eta zaletuen topagune bilakatu zen. 115 enpresa erakusketariak hurrengo lekuetatik etorri ziren: Euskadi, Katalunia, Madril, Valentzia, Asturias, Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Andaluzia eta Kanariak. Nazioarteko 20 erakusketari ingururen partaidetza ere nabarmendu beharra dago: Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Italia eta Hungariakoak. Horiek guztiek ehungintza, eskulan, dekorazio, gozogintza eta bitxien diseinu lanen inguruko sektoreetakoak ziren.
Tailerrak
Tailerrek eskulanak ezagutu, ikasi eta gozatu nahi zituzten bisitariak bildu zituzten. Material ugari erosteaz gain, modu aktibo eta jarraituan hartu zuten parte erakusketaren eskaintza zabalean, non 300 ikastaro, erakustaldi, klase magistral eta tailer eskaini ziren. Horietan, era askotako jarduerak egiteko aukera izan zuten, besteak beste, brodatzen hasteko eta makrame ikastaroak, dekorazioa chalk pinturarekin eta decopatch, Laura Cepeda Youtuberrarekin ehungintza-tailerrak, gaileta eta tarta apainketa, irudien transferentzia, scrapbooking, sormen handiko bitxigintza, azazkalen apainketa manikura solidarioak barne, eta patchwork eta ziri-parpaila hastapenak. Horrez gain, txikienek ere parte hartu zuten Tendencias Creativas-eko tailer anitzetan, besteak beste, borlaz eta koloretako buztinaz egindako panpinak egiten, gaileta apainketa tailerrean, “fofutxak” sortzen edo plastiko “magikoarekin” eskulanak egiten.
Erakusketak
Tendencias Creativas 2018ko “Erakusketa Gunea”-k oso estilo eta teknika desberdinetako hainbat erakusketa izan zituen, besteak beste, nazioko zein nazioarteko sari ugari irabazi dituen Montse Forcadell patchwork egile ospetsuarena; azken urteotan Ainaga-Nafarroako ikasleek egindako quilt eta oheko estalkien erakusketa, eta Güeñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketako azken irabazleen erakusketa ere. Guneak “Fantasía Creativa“ (Fantasia kreatiboa); “Efecto espejo moda y decoración” (Ispilu efektua moda eta dekorazioa); “Hardanger y cuadros de punto de cruz” (Hardanger eta gurutze-puntuko koadroak); “Muñecas y vestidos” (Panpinak eta soinekoak); “Barcos y maquetas” (Itsas-ontziak eta maketak); “Scrapbooking Honeycomb” eta “Knitting Vespa clásica ganchillo” (Knitting Vespa kakorratzeko lan klasikoa), puntu eta kakorratz-lanen erakusketa originalak ere hartu zituen.
4. Ehoziri Topaketa
Otsailaren 4an, igandea, azokaren azken eguna, 10:00 eta 14:00 bitartean izan zen Bilboko Ehoziri Topaketaren laugarren edizioa, eta han bildu ziren parpailagintzaren artea zuzenean erakutsi zuten 800 aditu. Parpailagileak, penintsulako hainbat lekutik etorriak, eremua bete zuten eta oso leku erakargarria bilakatu zuten, zeinak josturako teknika originalak eta produktuak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.
2017 urtea
Eskulanen 20.000 zaletik gora bildu zituen Tendencias Creativas 2017 azokak
Tendencias Creativas eskulanen azokaren hamaikagarren edizioa Bilbao Exhibition Centre esparruan burutu zen urtarrilaren 26tik 29ra bitartean eta 20.127 bisitari izan zituen, aurten ere argi utzita Estatuko azoken arteko liderra dela sektore honetan. Bertaratu zirenek material anitz aurkitu zituzten eta eskulanekin lotutako hainbat trikimailu eta aholku ikasteko aukera izan zuten. Azokaren edizio honetan parte hartu zuten ehun bat enpresa erakusketari ingururen eskutik, eskulanen eremuko profesionalak, dendak, sortzaileak, banatzaileak eta zaletuak bildu ziren proposamen horien inguruan.
Tailerrak
450 sormenezko tailer eta ikastaro eskaini ziren. Bertan, orotariko eskulanak burutu ahal izan ziren, hala nola chalk margoarekin apaintzea, scrapbooking teknika, fofutxa motako panpinak sortzea, makramea, granito efektuko dekorazioa, decoupage, chalky, sormenezko imitaziozko bitxiak edo patchwork japoniarra, besteak beste. Halaber, gaztetxoenek ere izan zuten Tendencias Creativas azokan gozatzeko aukera, hainbat jarduerari esker: jumping clay teknika erabilita panpinak egitea, gaileten eta tarten dekorazioa, argazki markoak sortzeko tailerrak, pipak garbitzeko gailuekin egindako formak edo globoen dekorazioa. Tailerren artean, nabarmentzekoak dira gozogintzaren ingurukoak, orotariko publikoari zuzendutakoak, non tartak apaintzeko, gailetei forma emateko edo glasa mahuka bidez apaintzeko ikastaroak eskaini ziren. Gainera, tarta ikusgarriez beteriko erakusketa eremu bat antolatu zen.
Erakusketak
Tendencias Creativas 2017 azokan hainbat erakusketa egon ziren ere: Cesar Güiles-en 1870. urteaz geroztiko joskintza gailu vintage eta zaharren bilduma; XVIII. mendeaz geroztiko gurutze-puntuko lanen erreprodukzioak; patchwork ohazalen erakusketak; oihalgintza lanak; Güeñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketaren soineko irabazleen erakusketa; eta “Josteko makina zahar ezezagunak: ezohiko mekanismoak” bilduma, Luis Pedro de Gernika jabe duena eta azoka honetan lehenengoz erakutsi zena.
3. Ehoziri Topaketa
Urtarrilaren 29an, igandea, 10:30etatik 14:00etara bitartean, burutu zen ehoziri langileen hirugarren topaketa, penintsulako toki desberdinetatik etorritako 800 aditu baino gehiago bildu zituena. Beste urte batez, espazio honek bisitari ugari erakarri zituen, joskintza teknika eta produktu originalak ezagutzeko eskaintzen duen aukerari esker.
2016 urtea
Tendencias Creativas, eskulanen zaleei zuzendutako azoka garrantzitsua
Tendencias Creativas azokaren hamargarren edizioa pasa den urtarrilaren 28tik 31ra burutu zen eta eskulanen 19.843 zale bildu zituen, honela argi utzita Estatuko azokarik garrantzitsuena dela sektore honetan. Tendencias Creativas 2016 azokan 118 erakusketarik parte hartu zuten eta eskulanekin lotutako proposamen ugari aurkeztu zituen. Ekitaldi honen helburu nagusia eskulan mota desberdinak ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko interesa publikoa erakartzea da. Horretarako, hainbat tailer antolatu ziren, ikastaro horietan ikasitakoa praktikara eraman ahal izateko.
Erakusketak
Hauek izan ziren erakusketak: “Gloria Patchwork-en 10 urteak”, “Artea eta sentimendua: eskuz egindako abanikoen bilduma”, “Mundua XL tamainan: trapillo teknika”, “Euskadi gurutze puntuan”, “Castro Urdialeseko Mujeres Atalaya elkartearen 25. urteurrena scrap eta patch teknikekin”, “Güeñeseko paperezko soinekoen nazioarteko lehiaketa”, “Panpinak Parisetik barna paseoan”, besteak beste.
Tailerrak
Tailerrak ere eskaini ziren hainbat jardueren oinarriak ikasi ahal izateko: patchwork japoniarra, minitarten dekorazioa, decoupage taula, Swarovsky eta larruzko 3 bueltadun eskumuturrekoa, oihalak eskuz tindatzea, erliebe pastaz egindako markoa, “Mila gau eta bat gehiago” artilezko osagarriak, Waldorf panpinak, tapiza ehungailuarekin, orratz magikoarekin brodatzea, etxetxoak, paperez estalitako zurezko kit-ak eta beste asko. Tendencias Creativas azokak, halaber, haurrentzako tailerrak eskaini zituen (gailetak apaintzekoa, eranskailu eta estanpazio tailerra, Minion edo Snoopy bezalako panpinak egiteko tailerra) gaztetxoenei eskulanen munduan hasteko aukera emanda.
2. Ehoziri Topaketa
Azokak jarduera garrantzitsuak antolatu ditu, esaterako, Bizkaia, Araba, Huesca, Leon, Palentzia, Kantabria, Burgos, Zaragoza, Nafarroa eta Valladolidetik etorritako 900 parpailagileren topaketa.
2015 urtea
Bisitari eta erakusketariak pozik gelditu ziren erakusketekin, parpailagileen topaketekin eta aurkeztutako berritasunekin
- Erakusketariak: 129 autonomia-erkidego ezberdinetatik etorriak eta baita Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik.
- Bisitariak: 22.395 ez bakarrik probintzi hurbilenetatik, baizik eta geografiako beste lekuetatik ere, hala nola, Bartzelona, Asturias, Errioxa, Nafarroa, Palentzia, Burgos edo Leon.
Aparteko erakusketaz gozatu dugu
- LABORES ANGELA PATCHWORK LABORES – PATCHWORK ETA PARPAILAK: Artelanak ehun-lanetan.
- EDER CENTRO DE LABORES – GURUTZE-PUNTUA ETA PATCHWORK Arte herrikoia gurutze-puntu eta patchworkean.
- JOSTEKO MAKINEN 165. URTEMUGA 1850-2015: ALFA ETA SIGMARI OMENALDIAK. Luis de Pedro bilduma, Gernika.
- MANOS MARAVILLOSAS – FOFUTXA DOTOREAK: Fofutxa eder eta alaiak.
- BARAKAPATCH, BARAKALDOKO EMAKUMEEN ELKARTEA – EHUNEKIN ETA ILUSIOZ SORTU: Patchwork, etxeko eta eguneroko ehun-piezak.
- BARDA FORCADA GLORIA PATCHWORKen – KOLOREZ BETETAKO PATCHWORK “MARGOLANAK”: Patch argia: monumentuak, Hego Amerikako margolariak…
- ARTSENIA MONTEJO – DEKORAZIOKO JOERA BERRIAK: Dekoraziorako poliuretano- eta pintura-bildumak.
- ALBORADA HOME ACADEMY – SCRAP ETA PATCH TEKNIKA ETA EDERTASUNA: Patchworkeko pieza eder eta landuak.
- LA CABAÑA DE PUSY: ENERGIA PERTSONALA: MODA ETA ESPIRITUA: Paisaia: custom moda, haur eta helduentzat.
- MANUALIDADES URREA – IRUDIKAPENA ETA ESTILOA DEKORAZIOAN: Zeuk sortutako apaintzeko gai originalak.
- TARTEN DEKORATZAILEEN ELKARTEA ETA ERAKUSKETARIAK – SORMENEZKO TARTAK: Tarta harrigarriak, dibertigarriak eta gozo-gozoak.
2014 urtea
22.000 pertsona baino gehiagok gozatu dituzte Eskulanak BECen, 8. edizioan
- Erakusketariak: 123 autonomia-erkidego ezberdinetatik etorriak eta baita Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik.
- Bisitariak: 22.395 ez bakarrik probintzi hurbilenetatik, baizik eta geografiako beste lekuetatik ere, hala nola, Asturias, Errioxa, Nafarroa, Palentzia, Burgos edo Leon.
Produktuen salmentaz, zuzeneko erakusketaldietaz eta adin guztietarako tailerrez gain, Tendencias Creativas-en atal bat gorde zen arte-erakusketa ezezagunentzat, hala nola, “Antzinako josteko makinen historiaren lehenengo 100 urteak” (bertan 1850eko modeloak zeudelarik), edo patchworkez, puntuz, bainikaz, hardangerez edo ehoziri-lanez egindako sorkuntzak honako izenekin: “Irun zure ideiak, ehundu zure ametsak”, “Amets egin, diseinatu eta sortu”, “Kolore askorekin” eta “Ehun-lanak maitasun eta artearekin”. Magia ere sormen-prozesuaren atal bat da.