Ostegun honetan hasiko da Tendencias Creativas-en edizio berri bat

Bilbao Exhibition Centre prest dago jada eskulanen eta sormenaren festa handirako, otsailaren 1etik4ra izango den Tendencias Creativas azokarekin. Hala, ostegunetik aurrera, barrutiko 2. pabilioia enpresa erakusle, artikulu, tailer eta beste hainbat jarduera ugarik beteko dute lau egunez. Egun horietan, arte dekoratiboen profesional, komertzio, sortzaile, hornitzaile, banatzaile eta zaletu asko elkartuko dira.

100 erakusketari baino gehiagok bertaratuko direnei scrapbookaren alderdi vintagearen, imitaziozko bitxigintzaren, landareen, papergintzaren, gurutze-puntuaren, patchworkaren eta ehoziri-lanen unibertsoan murgiltzeko aukera emango diete.  Hala, sektorean lider diren enpresak (Art en Filek, Artmonek, Centímetrosek, Pulgadasek, Dayka Tradek, Detalles Orballok, Don Trapillo & Don Ovillok, Lovemonart, besteak beste), azken sorkuntzak eta materialak erakusteaz ez ezik, diseinu bikainen atzean dauden teknikak ere partekatuko dituzte.

2024ko Tendencias Creativas azokako 300dik gora diren tailerrek esperientzia paregabe honetako zati garrantzitsuenetako bat osatuko dute. Horietan, azokaren jarraitzaileek hainbat diziplina klasikori (gurutze-puntua, buztina eta akuarela, adibidez) buruz gehiago ikasi ahal izango dute. Gainera, berritzaileagoak diren beste teknika batzuk ere deskubrituko dituzte: plastiko magikoa, letteringa edo foamya, adibidez. Tailer bakoitzak esploratzeko, ikasteko eta sortzeko aukera berri bat eskainiko du, bai eskulanen unibertso liluragarrian murgildu nahi duten hasiberri sutsuei bai inspirazio berrien bila doazen eta eskarmentu handia duten artistei.

Bestalde, erakusketa eremua talentu artistikora hurbiltzeko eta teknika- eta estilo-aniztasunean murgiltzeko beste espazio nabarmen bat izango da. Hala, honako hauez gozatzeko aukera izango dute: Luis de Pedroren Las máquinas de coser de Balenciaga; Jejoma Merceríaren Obras textiles de la Escuela de Patchwork; Soineko elkartearen eskutik (Gueñeseko paperezko soinekoen nazioarteko lehiaketaren irabazleak); Ncz. Tenangosen Tenango (Mexikoko brodatuak); Art Monen Cuadros de pintura en acuarela; Gomyrugen Tufting; eta Estibaliz Berrioren Quilts-El Club de Patch.

2024ko Tendencias Creativas azokaren inaugurazio ofiziala otsailaren 1ean, ostegunean, egingo da 12:00etan, eta Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo, izango da bertan. Hitzorduaren ordutegi orokorra 10:00etatik 20:00etara izango da ostegunetik larunbatera, eta 10:00etatik 18:00etara igandean. Sarrerak webgunearen bidez online lor daitezke hitzorduaren azken egunera arte. Lau egunetarako bonua eta banakako sarrerak leihatiletan ere eskuratu ahal izango dira azokak irauten duen bitartean, eta urtarrilaren 30ean eta 31n BECeko harrerako erakusmahaian, 09:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara.

-ek idatzirik|2024-01-29T12:23:36+01:0029 de urtarrila de 2024|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top