Tendencias Creativas, eskulanetan 18.000 aditu baino gehiagoren topagunea

Tendencias Creativas Bilbao eskulanen azokaren 13. edizioak 18.463 pertsona bildu zituen urtarrilaren 31tik, osteguna, otsailaren 3ra arte, igandea, Bilbao Exhibition Centre-eko 2. pabiloian. Aurten, berriro ere, eskulanen azoken erreferente gisa duen indarra berretsi du.

Publiko guztietara zuzenduta dagoen azoka honek artikulu-eskaintza zabala erosteko eta ehungintza lanekin, eskulanen arteekin, dekorazioarekin, gozogintzarekin eta imitaziozko bitxien diseinuarekin lotutako hainbat proposamenetan parte hartzeko aukera eskaini du. Azokaren edizio honetan parte hartu duten ehun bat enpresa erakusketari ingururen eskutik, eskulanen eremuko profesionalak, dendak, sortzaileak, banatzaileak eta zaletuak bildu dira proposamen horien inguruan.

Bertaratutakoek 400 ikastaro, demostrazio, ikasgai magistral eta tailerretik gora izan dituen prestakuntza-eskaintza askotarikoaz gozatzeko aukera izan dute. Jarduera nabarmenetako batzuk hauek izan dira: xaboia edo kosmetika naturala sortzea, furoshiki (opariak biltzeko Japoniako artea), margo apaingarria, koadernaketa, kakorratzaren hastapena, brodatua, kapazu apainketa, oihalezko kuxinak, patchwork, decopatch eta chalk paint pinturarekin dekorazioa, harribitxizko paparrekoak, makramea eta sormenezko gozogintzari buruzko tailerrak. Horrez gain, txikienek ere Tendencias Creativas azokaz gozatu dute eta tailer anitzetan parte hartu dute, besteak beste, gaileta apainketaren, oihalezko kuxinen, bainu-gatzen, koloretako buztinarekin egindako animalien, lumez egindako eskulanen eta pertsonalizatutako itsulapikoen tailerretan.

Bestalde, aldi berean, “Erakusketa Guneak” azokara gerturatu direnen interesa piztu duten hainbat erakustaldiak hartu ditu. Hauen artean hurrengo hauek aipa daiteke: “Los jardines de Kyoto” erakusketa, Japoniako kulturan oinarritutako osagai apaingarriak izan dituena eta, bere arteetan zehar, Japoniatik ibilaldi bat eskaini duena: Bonsaiak, Ikebanak eta Kakimoak, Sumi-e pintura, Sho do kaligrafia; Mercedes Henry artistaren dimentsio anitzeko margolanak; Luis de Pedroren (Gernikakoa) bildumako antzinako josteko makina “txiki eta bakarren” erakusketa; Gueñeseko paperezko soinekoen lehiaketaren azken soineko irabazleen hautaketa; “bebés reborn” delakoen haur hiperrealisten erakusketa; margolari ospetsuen lanak islatzen dituzten eskuz margotutako soinekoak eta beste jantzi original batzuk; argazkigintza, patchwork-a, testuak, koloreak eta marrazkiak erabiliz eta konbinatuz sorturiko dekorazio proiektu originalak; eta Jejoma-k eta Diancor-ek aurkeztutako patchwork-eko quilt-en erakusketa.

Azokako azken egunean, otsailaren 3an, 10:00etatik 14:00etara V. Ehoziri Topaketa egin zen, penintsulako zenbait tokitatik etorritako ehoziri lanetan adituak diren 600 emakume bildu zituena. Beste urte batez, gune honek bisitari ugari jaso zituen, hainbat josketa teknika zuzenean ezagutzeko eta ziri-parpailako lan harrigarrien erakusketa txikia ikusteko aukera izan zutenak.

Tendencias Creativas azokaren inaugurazio ofiziala urtarrilaren 31n, osteguna, izan zen Barakaldoko alkate den Amaia del Camporen eskutik.

-ek idatzirik|2019-02-05T12:47:03+01:005 de otsaila de 2019|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top