900 pertsona inguru parte hartuko dute “Tendencias Creativas” azokako “2º Encuentro de Encajeras” ekitaldian

Urtarrilaren 28tik 31ra arte ospatuko da

900 pertsona baino gehiago, Burgos, Errioxa, Zaragoza, Nafarroa eta Valladolid bezalako probintzietatik etorritakoak, “Tendencias Creativas” izeneko azokan bilduko dira, “2º Encuentro de Encajeras” izeneko ekimena bultzatzeko eta ehoziri-lanaren gaian barneratu ahal izateko. Bisitari kopuru hau joan den urtean bertaratutako publiko zenbakiak bikoiztu ditu. “Tendencias Creativas” Bilbao Exhibition Centre erakustazokan antolatutako da urtarrilaren 28tik 31ra arte eta, gainera, bere hamargarren edizioa ospatzen du eskulanekin erlazionatuta dauden hainbat ekimen paregabeekin.

Azokak etxerako erabilgarri eta apaingarri diren eskulanez ikastea eta gozatzea du helburu eta, gainera, eskuratutako jakintzak praktikan jartzeko hainbat tailer eskainiko ditu.

Tailerrez gain, “Tendencias Creativas” azokako hamargarren edizioak sektore desberdinen errepresentazioa izango du, esaterako, patchwork, scrapbooking, papergintza, ehungintza edota brikolajea, non  probintzia eta herrialde desberdinetatik etorritako 100 erakusketari baino gehiago hainbat ekimenekin publikoa bere alde jartzen saiatuko baitira. Honen adibide garbia dira , “Vestidos de papel de Güeñes”, “Muñecas Blythe y Madison” eta “Máquinas de coser antiguas” izeneko erakusketak.

 

 

-ek idatzirik|2021-01-05T09:55:45+01:0015 de urtarrila de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top